Drogei buruz solasean

Blai gazteon telebistan drogei buruz hiztektan aritu dira Jokin Segovia Ai Laket! elkarteko kidea, Aitor Aspuru “Drogas, capitalismo y movimientos radicales. Fragmentos para un discurso crítico en Euskal Herria” liburuaren egileetako bat eta Maider Gorritiberea herri mugimenduko kidea.

Iruzkinak:

  • Espazioaren erabilera: mahai borobil baten inguruan, solaskide guztiek elkar ikusten dutela.
  • Begirada: grabatzen ari direnez, moderatzaile eginkizuna duenak kamerari begiratzen dio tarteka azalpenen bat emateko, baina bestela solaskideei begiratzen die. Gainera, hitza emateko ere erabiltzen da.
  • Txandak errespetatzea: solaskide bakoitzaren txanda errespetatzen da. Inork ez du inor eten.
  • Diskurtsoaren antolaketa: lehenik, moderatzaileak gaia plazaratu eta parte hartzaileen aurkezpena egin du. Ondoren, gaiari buruzko oinarrizko galdera batekin abiatu du moderatzaileak lehen txanda. Denek hitz egin ondoren, esandakoa bildu, laburtu eta birformulatu egin du moderatzaileak eta hurrengo galdera bat planteatu. Solaskideek haien iritzia eman dute eta aurrekoak esandakoari erreferentzia egin diote hainbatetan ados zeuden ala ez esan eta hori azaltzeko. Azkenik, moderatzaileak jarri dio bukaera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.