Interneten euskararen i(ra)kaskuntzarako interesgarriak diren hainbat webgune daude, baina ikus-entzunezkoei dagokienez, IKASBIL azpimarratu beharra dugula uste dugu.
Izan ere, HABEren webguneak baliabide ugari jartzen ditu guztion eskura: mintzamena lantzeko ariketak, irakurgai mailakatuak, talderako atazak, arauei buruzko azalpenak… eta ikus-entzunezkoak!
DUDOTEKA
Eusko Jaurlaritzak berariaz A1 eta A2 mailetarako sortutako ikus-entzunezko materialaz gain, hortxe ditugu “euskarazko komunikabideetatik jasotako bideo, audio eta testu mailakatuak ikasleei euskara ikasten laguntzeko, ataza eta ariketekin erlazionatuta”.
Ikusten den moduan audioa jaisteko aukera ematen digu askotan, interneteko konexioa gorabehera, entzungaia erabil dezagun.
Entzungaiarekin prestatutako atazaren berri ematen digu.