Ama txoria balitz

EITB / Uxue Alberdi / audioliburua

Uxue Alberdiren “Ama txoria balitz” da Lo potolo bildumako estreinakoa, egileak berak irakurria gainera, audioliburu formatuan eskaintzen dizuna EiTB podkastek. Lo gozoa eragiteko piezak  ditu Lo potolo bildumak. Gelaren argiantzean,  mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten direnean, lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako  bidaian, areago  ahots gozoek belarrira esaten dizkizutenean. Haurrek beste gozatuko dute gurasoek  liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara …  Bidaia etengabea proposatzen zaio  entzuleari.

Egun argiz ere aproposa  da haurrekin audioliburua entzutea lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko eta ostean elkarri kontatzeko entzundako istorioak.

Idazlea: Uxue Alberdi

Esataria: Uxue Alberdi

Zuzendaria: Iñaki Beraetxe

Irudia: Eider Eibar

Ekoizpena: Alberdania  argitaletxeak 2019an argitaratua eta 2021ean On Time ekoizpenak eta EiTB mediak audio liburu egina. Partekatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.