Gure tradizioak ezagutzeko parada. Agate Deuna, Apolonia edo inauteriak hizpide ETBko Ahoz aho saioan.
Iruzkinak:
- Begirada: solaskideek elkarri begiratu diote.
- Keinuak: keinuen bitartez esandakoa indartu eta diskurtso adierazkorragoa egin du.
- Tonua: tonu egokia erabili du, ez altuegi ez baxuegi, eta zerbait indartu nahi izan duenean markatu egin du (kanpaiak, makilak…).
- Ahoskera: argi hitz egiten dute, ongi ahoskatuta.
- Irudiak: azalpenarekin bat datozen margolanak erabili dituzte.
- Erregistroa: hartzaileentzat hurbilekoa izango den azalpena emateko solasaldia dugu. Hori dela eta, alde batetik, euskara batua erabiltzen dute baina bestetik, umorea, kontu pertsonalak, disgresioak eta esapide/hiztegi informala erabiltzen dituzte (moskeatu, fitxak sartu…).
- Gorputz jarrera: eroso eserita, gorputza erlaxatuta.
- Diskurtsoa: gaiari eta hariari heldu dio (atzera joango gara, lehenengo aipatu behar dena da…)