Ekologista eta artzainen arteko eztabaida gidatua Eibarko Mogel ikastolan.
Ekologista eta artzainen arteko eztabaida gidatua Eibarko Mogel ikastolan.
Snapchat sare sozialari buruzko azalpen antzeztua.
Federiko Garraldak Otsagabian 1926an egindako “AURRENDAKO DOSTATZIA, DA OSASUNA BILATZIA” jolas-bildumatik hartuta. Zaraitzuko bertako jolas bat da eta azalpena zaraitzueraz dagoenez, bideoan txertatu dute.
‘Gazteraiki’ topaketetatik irtendako proiektuetako bat da. Lau saio izango ditu eta hilabetean behin emitituko dira: fikzioa, mahai-ingurua, Late Night bat eta bideoklipak. Ekoizpenean lagun dezaketen gazteekin sare bat osatuko dute.
Elortzibarko II Eusrock maiatzaren 20an egingo da Noaingo Foru Plazan.
Noaingo Gau Eskolak gazte euskaltzaleentzat antolatutako jaialdia da. Honako hau da egitaraua: arratsaldeko 5etan, Berri Txarrak, Katez, Altxatu eta Hibakusha taldeko musikariekin solasaldia eta 7etatik aurrera kontzertua: Nafarroako Musika Eskoletako gazteak, Cesar Asiain, Josi Bala´rasa, Memo, Marianitoz Blai eta Kapri Taldea.
Erreparatzeko:
Hona hemen Atarrabiako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta irakasle ohiek, Txinparta elkartekoen eta ingurukoen laguntzaz egin duten Memoria Historikoaren inguruko bertsomoviea, San Cristobalgo gotorlekuko errraietatik, “BOTILEN HILERRITIK”.
Bideoa gustatu bazaizu, Bertsomoviedako lehiaketako webgunean adierazi. Bozka gehien lortzen dituen bideoak irabaziko du saria! Sartu webgunean.