EUSROCK jaialdiaren 2. edizioa

Elortzibarko II Eusrock maiatzaren 20an egingo da Noaingo Foru Plazan.

Noaingo Gau Eskolak gazte euskaltzaleentzat antolatutako jaialdia da. Honako hau da egitaraua: arratsaldeko 5etan, Berri Txarrak, Katez, Altxatu eta Hibakusha taldeko musikariekin solasaldia eta 7etatik aurrera kontzertua: Nafarroako Musika Eskoletako gazteak, Cesar Asiain, Josi Bala´rasa, Memo, Marianitoz Blai eta Kapri Taldea.

Bmda!!

Hona hemen Atarrabiako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta irakasle ohiek, Txinparta elkartekoen eta ingurukoen laguntzaz egin duten Memoria Historikoaren inguruko bertsomoviea, San Cristobalgo gotorlekuko errraietatik, “BOTILEN HILERRITIK”.

Bideoa gustatu bazaizu, Bertsomoviedako lehiaketako webgunean adierazi. Bozka gehien lortzen dituen bideoak irabaziko du saria! Sartu webgunean.