Aurretik Yurgi Magoa bezala ezagutzen genuen, sekulako sorginkeriak lortzen zituen antzezlanean. Orain bakarrizketak egiten dabil Euskal Herrian barna.
Kategoriaren artxiboa: 2016
Ibon Materola eta Jone Goirigolzarri: Euskararen Biziberritzeaz ikastaroa
Etorkizuneko sukaldariak bizi-bizi datoz
Amarauna / 2016-06-11 / 00:08:13
Basque Culinary Center eta Donostia 2016 batu dira Euskal Herriko gazteei sukaldean aritzeko aukera emanez. 12-16 urteko gazteek, errezeta tradizionalak ukitu berriz aurkeztu dituzte eta ordainetan saria jaso gaur bertan.
Aparteko adimena duten haurrak
Faktoria / 2016-06-09 / 00:06:27
Orain arte haur superdotatu deitu diegunak, aparteko adimena duten haurrak dira orain. Maider Velda psikopedagogoak haur hauen bizipenei buruz eta ingurukoek hartu beharreko jarrerez hitz egin du.
Ikasketa ohiturak, liburuetatik haratago
Faktoria / 2016-06-10 / 00:04:45
Ekaina hasiera azterketa garaia dela eta, gazteek ikasterako orduan dituzten ohituren inguruan jardun dute Faktorian.
“Alderdi popularrak ez du “Alde” hitza zuzen erabili”
Faktoria / 2016-06-14 / 00:02:53
Ibon Sarasola hizkuntzalariaren ustez, desegokia da alderdi popularrak bere iragarkitan egin duen itzulpena. “Alde” ezin da testuinguru horretan, babes moduan erabili.
Apple edo Samsung?
Faktoria / 2016-06-13 / 00:16:46
Merkatuan den borroka handienaren inguruan hitz egin dute Joseba Kamio publizistarekin. Zuk zein nahiago duzu?
Zein eragin izan dute sare sozialek gazteen arteko harremanetan?
“Sare sozialek gazteen arteko harremanak erabat aldatu dituzte. Gauza asko erraztu dituzten bezala, arrisku ugari sortu dira eta hauek era egokian erabiltzea da egun gurasoei kezka handiena pizten dien gaia. Horren inguruan aritu gara hizketan Ander Lertxundi sexologoarekin eta hainbat gauza argitzearekin batera, aholku interesgarriak eman dizkigu”. Hamaika telebista.
Ikusi bideoa.
Urretabizkaia eta Elorriagaren arteko harremana
Bere familiaz, eta Xabier Elorriagarekin duen harremanaz, mintzatu da Arantxa Urretabizkaia jendeak izan ditzakeen aurreiritzien aurrean inolako beldurrik gabe.
Bullying-a egiteko erak aldatu al dira?
“Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara “bullying”-az solasean. Teknologia berriek “cyberbullying”-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?” Hamaika telebista
Ikusi bideoa.