Kebasque: euskal kebaba kalitatezko osagaiekin

Faktoria / 2019-04-05 / 00:12:05

audio_ikonoa

Mugaritz jatetxean lanean aritu ostean, Eduardo Mejíak 180 graduko itzulia eman dio bere sukaldaritza ibilbideari: ‘kebaba’ zabaldu du Bilboko Iturribide kalean, baina, ez edonolakoa “bertako eta kalitateko osagaiak dituen kebaba da gurea”, dio Jon Casamayor bikote eta laguntzaileak jatetxeako sukaldean. Hori da Kebasque-aren oinarria. Entzun nola presta daitekeen.

“Gutuberrak” euskal websaila

Hauxe da argumentua labur-labur: familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin beharko dio, eta, behar duen dirua lortzeko, youtuber bihurtzea bururatuko zaie.

Gutuberra.eus helbidean aurkituko dituzu Gutuberrak euskal websailaren kapitulu guztiak; bizpahiru minutuko luzera dute eta di-da batean ikusten dira. Ez galdu aukera!

Hemen lehenengo hiru klip-ak:

  1. klipa

2. klipa

3. klipa