Berri Txarrak azalean

Faktoria / 2016-01-14 / 00:05:42

entzunBerri Txarrak taldearen zale amorratu zenbaitek tatuajeak ere badituzte; taldearen letrak edo diskoen azaleko irudiak. Arkaitz Sukuntzak eta haren emazteak, biek, elkarrekin egin zuten marrazkia: “Jaio.Musika.Hil” diskoaren azaleko loreak dituzte tatuatuta, eta baita izar gorri bat ere, alabaren izenaren aitzakian.

“Gero eta euskaldun eta euskaltzale gehiago dago Erriberan”

Terek, bere esperientziatik, Nafarroa hegoaldean euskarak bizi duen egoerari buruz hitz egin digu. Bizitza osoa egin du Tuteran, AEKn ikasi zuen euskara eta seme-alabak Argia Ikastolan eskolaratu dituzte.

Errigora ekimena.

Quilombo pixka bat behar du Euskal Herriak

Faktoria / 2016-01-11 / 00:18:26

entzunMaddalen Aristegi Oiartzuarra psikologia ikastera joan zen Argentinara duela hiru urte eta, oraingoz, ez du itzultzeko asmorik. Bertako ohiturez eta bizimoduaz aritu dira solasean Faktoria saioan.