Nolako ingurunea, halako hizkuntza.

entzunElhuyarreko Ana Galarragak ikerketa baten berri eman du Euskadi Irratian. Hezetasunak, tenperaturak eta antzeko aldagaiek hizkuntzen soinuan nola eragiten duten landu dute. “Leku heze, bero eta tropikaletan, basoak eta izaten diren leku horietan, hizkuntzek askoz bokal gehiago izaten dituztela, eta kantariagoak edo dira, doinu kantariagoa dute, leku lehor, hotz eta  irekietan baino. Horietan kontsonante gehiago izaten dituzte”, adibidez. Zergatik? Entzun.

Naroa Martinez: ”Mutilen kirola delako ezin izan du segi neska askok”

Faktoria / 2016-04-28 / 00:06:32

entzunEmakume pilotarien Bartzelonako lehenbiziko txapelketan parte hartu du Naroa Martinez arabarrak. Zaletasuna duten emakumeei etxean ez geratzeko deia egin die “gure artean arituko gara”. Izan ere, bere ustez, maila handiko neska askok utzi egin behar izan dute “mutilen kirola” delako.