Berri Txarrak azalean

Faktoria / 2016-01-14 / 00:05:42

entzunBerri Txarrak taldearen zale amorratu zenbaitek tatuajeak ere badituzte; taldearen letrak edo diskoen azaleko irudiak. Arkaitz Sukuntzak eta haren emazteak, biek, elkarrekin egin zuten marrazkia: “Jaio.Musika.Hil” diskoaren azaleko loreak dituzte tatuatuta, eta baita izar gorri bat ere, alabaren izenaren aitzakian.

David Bowie oroituz

Faktoria / 2016-01-11 / 00:17:24

entzunDavid Bowieren heriotzak sorpresaz harrapatu du bat baino gehiago. Iban Zaldua idazlearekin eta Euskadi Irratiko Portobello saioko Asier Leoz eta Zidorrean saioko Jon Basaguren aurkezleekin gogoratu dute musikari mitikoa Faktoria saioan.

Muguruza: ”Komunitatearen indarrari esker berreraiki da New Orleans”

Faktoria / 2015-12-04 / 00:20:16

entzunFermin Muguruzak bere proiektu berriaren berri eman du Durangoko Azokatik. “Nola” izeneko dokumentala da eta New Orleansen grabatu du. Duela hamar urte Katrina urakanak utzitako ondorioak bildu ditu musikaz eta irudiaz lagunduta.

La Basu: ‘Rapa borroka-musika da; nire bizimodua’

Faktoria / 2015-12-10 / 00:20:06

entzunElena Caballero bilbotarra “La Basu” ezizenez da ezaguna rap munduan. “Aire es vida” diskoa aurkeztu du Faktorian. Emakume raperoez aritu dira, Bilbon antolatutako Bazter Fest jaialdiaz, eta datorren urtean diskoa euskaraz argitaratuko duela kontatu du.