Iraia Elias, aktorea: “Goya sarietarako hautagaitza ‘Amama’ filmari errekonozimendu bat da”

‘Zergatik hegoak?’ antzerkia ikusten ari zela, Asier Altuna zinegilearen arreta piztu zuen Iraia Elias (Zarautz, 1980) aktoreak. Amama bere film berrirako protagonista bila zebilen, eta aurrean ikusi zuenak bete-betean konplitzen zituen bere petsonaiaren ezaugarriak.

Elias antzerkigintzatik zetorren, eta sekula ez zuen planteatu ere egin zinean edota telebistan lan egitea. Hala ere, zinegilearen proposamena entzun eta Amamaren gidoia irakurri zuenean, berehala batu zen proiektura.“Asier Altuna bezalako zinegile batekin lan egiteari ezin nion ezetzik esan” aitortu digu.

Eliasen estreinaldia pantaila handian ezin zen hobea izan. ‘Amaia’ pertsonaiaren interpretazioak kritikaren laudorioak jaso ez ezik, larunbat honetan banatuko diren Goya sarietarako aktore berrien atalerako proposamena jaso du. Aurkari izango ditu egun horretan, Antonia Guzmán (A cambio de nada), Yordanka Ariosa (El Rey de La Habana) eta Lara Izagirre zuzendari bermeotarraren eskuetan jarri den Irene Escolar (Un otoño sin Berlín).

‘Presarik gabe eta patxadaz lan egitea izan da gure sekretua”

Hiri gorrian / 2016-01-28 / 00:26:07

entzunGorka Armendarizek eta Patxi Mercerok, Leihotikan taldeko kideek,  Hiri Gorrian kontatu dute zein den talde batek horrenbeste urte, ia 25,  irauteko sekretua. Eurena behintzat hori izan da: presiorik ez, presarik ere ez, eta kantu eta disko berriak patxadarekin egitea.

Cypher-ak egiten hasi dira euskal rapeatzaileak ere!

Hirigorrian/ 2016-01-29 / 00:13:27

entzunAsier Martin “Euskal Hip Hop Herria” webguneko arduraduna eta Iñigo Iriondo “Gatom” rapeatzailea izan dira Hiri Gorrian. “CYPHER” kontzeptua azaldu dute: kamera aurreko rapeoa. BILTZARRA deitu diote proiektuari.

‘Scanner’ poema liburuaren errezitaldia

“Koldo Mitxelenan, “Hitza dugu” olerki topaketak egin zituzten 2012ko otsailean. Handik datorkigu Leire Bilbaoren “Scanner” azken liburuaren errezitaldia. Domentx Ucinek biolinaz girotu zituen poemak.” Baina ez hori bakarrik, idazlearen azalpenak ere baditugu.