Jose Mari Goenaga (zuzendaria), Anartz Zuazua, Ainhoa Garai, Maria Cruickshank, Oihana Maritorena eta Ander Agirregomezkorta (aktoreak).
Kultura, dirua, erakargarritasuna, ekarpena…
Eta hik? Nola bizi dunk euskara?
Jose Mari Goenaga (zuzendaria), Anartz Zuazua, Ainhoa Garai, Maria Cruickshank, Oihana Maritorena eta Ander Agirregomezkorta (aktoreak).
Kultura, dirua, erakargarritasuna, ekarpena…
Eta hik? Nola bizi dunk euskara?
IXA taldean hizkuntzalariek eta informatikariek elkarrekin egiten dute lan. Zertan ari diren jakin nahi?
Hona hemen, ETBko Tribuaren berbak saioko elkarrizketa.
ETBko Tribuaren berbak saioan jendeari galdetu diote ea euskalki desberdinetako hitzak sailkatzerik duten.
Ikusi aurretik saiatu nahi? Non erabiltzen da bakoitza?
Trikua, sagarroia, kirikinoa
Ardia, arkakusoa, kukusoa
Neskeneguna, zapatua, ebakoitza
Gasteizko ikasle pisu batera joan da Kike Amonarriz, gazteen iritziak eta darabilten euskara ezagutzeko. Sakelako mezuak, euskalkiak, lagunarteko hizkera…
Hiru gaztek elkarren hizkeren berri eman dute.
Euskaraz solasean aritzeko aukera etxetik atera gabe.
Azkue fundazioak eta Euskararen etxeak EuskalPlay aplikazioa jarri dute denon eskura. Mailegu, esaera zahar eta beste kontu batzuen artean, euskalkiak ezagutzeko jolasak daude. Ez dago entzungairik baina euskalkiak ikasgelera eraman nahi izanez gero…
Jean Louis Davant ezagutzen duzue?
Gure gozamen edo jakin-minerako euskalkien adibideak entzun nahi baditugu, hainbat aukera ditugu kanta edo han-hemenka irrati eta telebistetan entzuten ditugun aleez gain. Jarraian ikus-entzunezkoak eta audioak modu sistematiko batean biltzen dituzten webgune batzuk dituzue.
Koldo Zuazoren webgune honek euskalkiei buruzko ikuspegi osoa biltzen du. Euskalkien sailkapenak, ezaugarriak eta jatorriari buruzko informazioa ematen digu, bai eta euskararen batasunari buruzkoa ere. Gainera, euskalki ezberdinetako 20 ikus-entzunezko daude ikusgai.
Nafarroako euskalkiei buruzko webgunea da. Hiru ataletan banatua dago: fonoteka (transkripzioekin), ariketa proposamena eta ikastetxeetan euskalkiei sarrera egiteko hainbat ikastetxetako ideiak.
Azkenik, Euskal Herri osoko lekukotasunak biltzen dituen webgunea dugu. “Euskal Herrian zehar egin diren iturri ezberdinetako grabazio dialektologiko eta etnografiko horiek bateratzea eta herritarren esku jartzea” du helburu.
300 herritan 30.000 grabazio baino gehiago egin dituzte eta euskalki eta gaiaren arabera sailkatuta jarri webgunean. Gainera, materiala aztertu eta transkribatzen hasiak dira. Euskalkien deskribapena ere egin dute eta horren erakusgarri audio edo ikus-entzunezko euskarriak daude.
2010. urtean ordura arte bildutako materialak ikuspegi etnolinguistikotik ikasgeletan izan zezakeen erabilera kontuan hartuta ikasgeletan proiektua abiatu zuten.