Hirigorrian / 2016-02-29 / 00:29:58

entzunAlazne, Aiora eta Ioritz: Gazteak eta ikasketadunak, baserriaren aldeko apustua egin dute. “Bejondeizula” eta “Sakona Etxaldea” markarekin saltzen dituzten euren produktu ekologikoak. Hortaz eta Euskal Herrian egingo den Via Campesinaren mundu batzarraz aritu dira.

Espainiako Gerra Zibila

Hona hemen Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) azalpena, modu errazean eta euskaraz 😉

Gizarte ikasgairako egindako bideoa, 2013-14 ikasturtean Uribe-Kosta BHI-ko 4.G-ko Leire Oceja, Txomin Villarroel, Martin Txintxurreta eta Nagore de Miguel ikasleek egina.

Sua ikuskizuna – Arbizu 1813-2013 (laburpena)

1813ko ekainaren 22an, Gasteiztik Frantzia aldera ihesi, Napoleonen tropek Arbizu herria suntsitu zuten. Sute erraldoi haren bigarren mendeurrena eta herriaren berpiztea gogoratzeko, 2013ko ekainaren 22an Arbizuko herria kalera atera zen, oroitzera eta ospatzera. Herri-ikuskizun haren laburpena da hau.