Faktoria / 2016-05-26 / 00:04:40
Ibon Sarasola hizkuntzalariak astero ematen dizkigu, hitz edo esamoldeei buruzko aholkuak.
Faktoria / 2016-05-26 / 00:04:40
Ibon Sarasola hizkuntzalariak astero ematen dizkigu, hitz edo esamoldeei buruzko aholkuak.
“Urteak daramatzagu esanez euskararen alfabetatze mailak gora egin badu ere, erabilerak behera egin duela. Gazteei begiratzen diegu gaiaz hitz egiterakoan, eta horregatik, Aizank! saioan protagonistei galdetu diegu zer iritzi duten. Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin osatu dugu solasaldia. D ereduan ikasi badute, eta euskaraz hitz egiteko oztoporik ez badute, zergatik erabiltzeko dute gaztelera?” Hamaika telebista.
Ikusi bideoa
Hiztegi makina abian da. Bagera elkartea eta Donostia 2016ren ekimenez egindako makina aurkeztu dute. Hiztegi txikiak inprimatzeko aukera izango du nahi duen orok. Donostiako autobus geltokian kokatu dute.
Dagoeneko kresala eta eguzkitako kremaren usaina sumatzen hasi zara ezta? Hemen da ekaineko GAZTEZULO 174 aurrerapena.
‘Maker’ kultura, Purple Drank, Baobabs Will Destroy Your Planet, Fran Moreno…
Arantxa Urretabizkaia, idazle eta kazetaria, eta Fermin, euskara eta hizkuntzen gaineko hausnarketaz aritu dira Hondarribian. Orain arte aldrebes aritu garela esan du Arantxak ‘Berandu Baino Lehen’ ETBko saioan.
Mikel Urrutikoetxea pilotaria pertsona lasaia eta lotsatia dela esaten dute askok. Gaurkoan ostera,bere izaera eta barrenak zabaldu ditu Fermin Etxegoienekin Zaratamon, bere herrian bertan.
Twitter bidez, @aargoitia erabiltzaileak galdera egin dio Marimaistrari, ea “faltan bota” esapidea zuzena ote den.