Ekologista eta artzainen arteko eztabaida gidatua Eibarko Mogel ikastolan.
Ekologista eta artzainen arteko eztabaida gidatua Eibarko Mogel ikastolan.
Snapchat sare sozialari buruzko azalpen antzeztua.
Federiko Garraldak Otsagabian 1926an egindako “AURRENDAKO DOSTATZIA, DA OSASUNA BILATZIA” jolas-bildumatik hartuta. Zaraitzuko bertako jolas bat da eta azalpena zaraitzueraz dagoenez, bideoan txertatu dute.
Hirigorrian / 2017-05-29 / 00:14:08
Xantiana Etxebest filologo eta ikerlaria tesia amaitzen ari da Zuberoan R hizkia ahoskatzeko dauden era ezberdinei buruz. Azken 40 urteotan nabarmen aldatu da R hitzaren ahoskera.
Faktoria / 2017-05-31 / 00: 08:55
Alaitz eta Maider-en kanta ezagunak atzean duen istorio tristea ezagutu dugu.
Faktoria / 2017-05-26 / 00: 12:16
Olagarroak leku itxian ugaltzea oso ezohikoa da eta hori gertatu da Donostiako Aquariumean. Oraindik egunero ari dira jaiotzen kumeak baina zalantza da bizirik jarraituko ote duten. Bertan izan dira Faktoria saioko kazetariak.
Karmele Jaio idazleak ‘Gaur fikzioa irakurtzera gonbidatzen zaitut’ izeneko TED Talk-a eskaini zuen Gasteizen. Zergatik irakurri behar dugu? Eta zehatzago, zergatik irakurri behar dugu fikzioa? Euskaraz egin den lehen TED hitzaldia. Ikus ezazu!
Amarauna / 2017-05-13 / 00:12:39
Estatu Batuetako ballet klasikoko 11 dantzari etorri dira astebetez euskal dantzak ikastera. Balletaren jatorrian euskal dantzetako pausuak egon daitezkeela etorri dira UTAHko unibertsitatetik
Hirigorrian / 2017-05-16 / 00:07:27
Nota bikainarekin gainditu dute Iturrama BIH-ko ingeniari-gaiek, ESA Europako espazio agentziak proposatutako proba: freskagarri lata baten tamainako satelitea aireratu dute Teruelgo aireportuan.
Faktoria / 2017-05-17 / 00:13:01
Gaur egun, jendea ezagutu eta harremanetan jartzeko ez dugu aurrez aurre egin beharrik eta harremana mozteko ere modu berriak sortzen ari dira. Horren inguruan aritu dira ‘Faktoria’n.