Kategoriaren artxiboa: Besteak
Agnes Varda
Agnes Varda zinemagileak Donostia Saria jasoko du Victoria Eugenia antzokian.
Irudi mintzatuen hiztegia
Nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortu dute Maider Fernandez, Aitor Gametxo eta Maria Elorzak. Orain arte, bost dira ikus-entzunezko hiztegi berria osatzen duten esamoldeak: “Dzanga egin”, “Hazitarako geratu”, “Hotza bazkatu”, “Saran astia” eta “Zohardi tipil”. Harkaitz Canoren eta Joseba B. Lenoir musikari eta konpositore nafarraren laguntzarekin aurkeztu dute Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa,
‘Handia’
Altzoko Handiaren istorioa kontatzen duen Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma. Donostiako Zinemaldian ikusi ahalko dugu.
Orio, San Juan eta Hibaika taldeetako arraunlariak
Itxaso Azkonobieta, Ane Arbillaga eta Amaia Etxabeguren Orio, San Juan eta Hibaika taldeetako arraunlariak elkarrizketatu ditu Aitor Manterola BERRIAko kazetariak.
Irune Izkue nafarra txapeldun
Futbolarien agurrak
Agur esan diote betiko Athletici Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua jokalariek. Hiru jokalariok arrasto sakona utziko dute taldean. Izan ere, ezin da ulertu Athleticen historia hiru jokalari horien ekarpena kontuan hartu gabe.
Alardina moxkordina
Federiko Garraldak Otsagabian 1926an egindako “AURRENDAKO DOSTATZIA, DA OSASUNA BILATZIA” jolas-bildumatik hartuta. Zaraitzuko bertako jolas bat da eta azalpena zaraitzueraz dagoenez, bideoan txertatu dute.
BLAI, gazteon telebista
‘Gazteraiki’ topaketetatik irtendako proiektuetako bat da. Lau saio izango ditu eta hilabetean behin emitituko dira: fikzioa, mahai-ingurua, Late Night bat eta bideoklipak. Ekoizpenean lagun dezaketen gazteekin sare bat osatuko dute.
Zuberotarrek badituzte gutxienez 9 era, R hizkia ahoskatzeko.
Hirigorrian / 2017-05-29 / 00:14:08
Xantiana Etxebest filologo eta ikerlaria tesia amaitzen ari da Zuberoan R hizkia ahoskatzeko dauden era ezberdinei buruz. Azken 40 urteotan nabarmen aldatu da R hitzaren ahoskera.