Ahozko hizkera lantzeko ideia bat

Ahozko hizkera unitatearen barruan, ipuinak elgoibartarrez jarri eta ikastetxeko txikienei irakurtzen dizkiete Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek. Ahotsak proiektuari buruz ere badihardute.

Haur Hezkuntzako ‘bidaiak’ proiektua

Begonazpi ikastolako bost urteko neska-mutilak munduan zehar dabiltza. Bidaiak proiektua da. Zazpi astetan, bidaia prestatu, hau da, pasaportea, maleta eta hegazkineratzeko txartela antolatu, abioia hartu hegaldi-simulagailuan eta Amerika, Afrika, Asia eta Ozeaniaren barri jasotzen ibiliko dira. Hona hemen argazkiak.

Bocabets Comedia. Barre eragiteko helburua duten bi gazte bilbotarrak

Amarauna / 2016-01-10 / 00:13:42

entzunIvan Perezek eta Aitor Bidaurretak Bocabets Comedia sortu dute. Umorez, jendeari barre eragitea da bien helburua. Beat Box egiten trebetasuna dute. Gabonetan egin duten bideo batek gainera, oihartzun handia izan du.

Bideoa ikusi nahi izatera, honatx esteka