Gaur egungo merchandising politikoa ez da garai batekoa…

Hiri Gorrian / 2015-12-17 / 00:20:45

entzunLazkaoko Beneditarren Fundazioan gordeta dituzte aspaldiko urteetako hauteskunde-merchandising produktuak: txapak, pinak, pegatinak, sakelako egutegiak eta kartelak. Gaur egun alderdiek gero eta diru gutxiago gastatzen dute produktu horietan. Miren Barandiaran eta Etxaun Galparsorok azalpenak Lazkaoko gordailuan.

Muguruza: ”Komunitatearen indarrari esker berreraiki da New Orleans”

Faktoria / 2015-12-04 / 00:20:16

entzunFermin Muguruzak bere proiektu berriaren berri eman du Durangoko Azokatik. “Nola” izeneko dokumentala da eta New Orleansen grabatu du. Duela hamar urte Katrina urakanak utzitako ondorioak bildu ditu musikaz eta irudiaz lagunduta.

La Basu: ‘Rapa borroka-musika da; nire bizimodua’

Faktoria / 2015-12-10 / 00:20:06

entzunElena Caballero bilbotarra “La Basu” ezizenez da ezaguna rap munduan. “Aire es vida” diskoa aurkeztu du Faktorian. Emakume raperoez aritu dira, Bilbon antolatutako Bazter Fest jaialdiaz, eta datorren urtean diskoa euskaraz argitaratuko duela kontatu du.

Oier Lakuntza: ‘Gaitza izanagatik ere, bizitzan aurrera egin behar da’

Faktoria / 2015-12-09 / 00:20:49

entzun5 urte besterik ez zituela Wolfram sindromea diagnostikatu zioten. Gaitzak, besteak beste, itsu utzi du, eta entzumen arazoak eragin dizkio. Gaitzak ez dio galarazi Kimika ikasketak osatu eta ikerketan aritzea. “Bi aukera dauzkazu: etxean geratu ala kalera atera eta bizitzan aurrera egitea” . Berriki, Gazteen Balioaren saria jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik.

Alex Gibelalde: ”Enpresa batzuek ez dute estrategiarik sarean”

Amarauna / 2015-11-29 / 00:18:49

entzunAlex Gibelalde,Google eta Twitterren aritu da lanean, zuzendaritza postuetan. Sare sozialetan enpresek eduki beharko luketen estrategiaz aritu da Maite Goñirekin batera. Gibelalderen esanetan, enpresa batzuek ez dute estrategia garbirik sarean. Gainera, webgune batzuetako informazioa ez dago eskuko telefonoetarako egokituta, eta hori akats handia da Gibelalderen ustez.

Gotzon Arrizabalaga EHUko filosofia irakaslea, Filosofiaren beharraz

Faktoria /2015-11-27 / 00:22:07

entzunGotzon Arrizabalaga EHUko filosofía irakaslea izan da Faktorian, Jon Sarasua eta Garbiñe Ubedarekin batera solasaldian. Filosofia irakaslearen ustez, gizakiak behar-beharrezkoa du filosofia: “filosofiak ez du errepiderik egiteko balio, baina gizakiak garatzen ditu”.

”Bizitzarako poza transmititu nahi dut”

Faktoria / 2015/11/26 /00:25:43

entzunEmazteari pankrean minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen Anjel Lertxundi bere azken lana idazten. “Zu” eleberriaz eta bizitzaz hitz egin dute Anjel Lertxundirekin Faktorian.

 

 

Liburuari buruzko artikulu bat irakurri nahi baduzue, hemen

Herrialde aberatsa izan arren…arazo ugari dute kaleko gazteek

Hiri Gorrian / 2015-11-23 / 00:21:23

entzun

Tiroleko hiriburuan, Insbrucken, kaleko gazteekin gizarte lanean ari da Pello Añorga Donostiarra. Bere hitzetan Tirolesek eurei buruzko topikoak betetzen dituzte…garagardo edateari dagokionez, besteak-beste.