Euskaldun kontzeptu berriak: euskaldun 2.0, transeuskaldun…

Hirigorrian/ 2016-01-18 / 00:05:52

entzunTxerra Rodriguez soziolinguistak euskaldunen kontzeptu berriei buruz hitz egin du. “Hiri Gorrian”. Euskaldun berri eta zahar kontzeptuak zaharkituta gelditu dira, eta badira ez zahar ez berri kontsideratzen diren euskaldunak ere. Hortik dator euskaldun 2.0 kontzeptua. Transeuskaldun, bidelagun eta bidelarien berri ere eman du Rodriguezek.

Zer euskaldun mota zara zu? Non kokatuko zenuke zeure burua?

 

Berri Txarrak azalean

Faktoria / 2016-01-14 / 00:05:42

entzunBerri Txarrak taldearen zale amorratu zenbaitek tatuajeak ere badituzte; taldearen letrak edo diskoen azaleko irudiak. Arkaitz Sukuntzak eta haren emazteak, biek, elkarrekin egin zuten marrazkia: “Jaio.Musika.Hil” diskoaren azaleko loreak dituzte tatuatuta, eta baita izar gorri bat ere, alabaren izenaren aitzakian.