Mikel Elizegi, Reyes Prados eta Axi Muniain tertulian egon dira, ‘Zuek Hor eta Gu Hemen’ saioan. Euskalkiei buruz aritu dira, eta morboaz. Euskaraz ligatu duzu inoiz? Ba ikusi eta ikasi!
Kategoriaren artxiboa: 6-7 minutu
Zer du Kafe Antzokiak artistentzat berezia izateko?
Belako, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo, Rafa Rueda, El Drogas, Tania de Sousa, Gatibuko Alex Sardui… guztien ustez Bilboko Kafe Antzokian jotzea berezia da.
Sexua eta mitoak. Hezkuntza behar dugu?
Gaizka Tovar: “Hezkuntza sexuala lantzea beharrezkoa da”
Hainbat mito eta uste oker deuseztatzen saiatu da ETBko SexSua saioa, Gaizka Tovar sexologoaren laguntzarekin. Horrez gain, kalera atera da jendeak zenbat objektu erotiko ezagutzen dituen jakitera.
Sexuaz hitz egiten
”Baigorrira etorri diren errefuxiatuekin, errezeloak uxatu egin dira”
Mezularia / 2016-01-26 / 00:07:04
Baigorrira 41 errefuxiatu etorri ziren azaroan. Igandean alde egingo dute Baigorritik, eta agur festa antolatu dute herrian. Jean Mixel Koskaratek esan duenez, hasieran herritar batzuek zituzten errezeloak uxatu dira. 33 errefuxiatuk asilo eskaera aurkeztu dute.
Albiste idatzia irakurri nahi izatera, hemen esteka
Paperman
Zer iruditzen zaizu istorioa? Walt Disneyren arrastoa nabari duzu?
Irudietan ikusitakoa kontatzerik?
Zein da euskarazko filmerik zaharrena?
Jose Luis Rubio, REC-eko zuzendaria : “Euskarazko bikoizketa oso egoera larrian dago”
Azken aldian zeresan handia ematen ari den euskarazko azpitituluen eta bikoizketaren etengabeko debatea ekarri dugu gurera. Jarraitu irakurtzen
Posible al da zortzi astez euskara hutsean bizitzea?
Faktoria / 2016-01-07 / 00: 07:43
Donostiako Egia auzoko hainbat herritar eta elkartek erronka dute : zortzi astez euskara hutsean bizitzea. “Egian euskaraz bizi nahi dugulako” ekimeneko Aitziber Gurutzeaga antolatzailearekin hitz egin dute Faktoria saioan.
Ikasle txikien aurrean ipuina kontatu eta antzeztu
Lauaxeta ikastolako ikasle handienek ipuin bat txikienen aurrean kontatu eta antzeztu dute.