Euskal Herriaren historia hamar minututan Gorka Perezen eskutik

Hiri Gorrian / 2015-11-30 / 00: 06:53

Arrakastatsu bilakatu den bideo baten egileetako bat izan da HIRI GORRIAN. Gorka Perez, “Historia de los vascos en 10 minutos” bideoaren gidoilari eta ekoizlea da. Jose Mari Perez eta Salva Vallejorekin batera Euskal Herriaren historia azaldu du hamar minututan. Berrogei mila bistatik gora ditu dagoeneko bideoak. Espero ez zuten arrakastaren inguruan jardun da hizketan, besteak beste.

Bideoa ikusi nahi baduzue, hemen duzue

Andoni Beristain: ”Platanoa da orain modan dagoena”

Hirigorrian / 2015-11-23 / 00:07:32

entzunAndoni Beristain argazkilaria eta La Monda magazineko zuzendaria da. Diseiñuan, argazkigintzan… piña boladan dagoela iruditu zaigu. Baina Andoni Beristainek esan digu moda hori pasatu dela, baita alberjiniarena ere. Orain PLATANOAren garaia da, eta aurrera begira, katuak eta txakurrak izango dira modan, bere ustez.

Game Erauntsia

Honako hau bideo-jokoei buruzko albistegi bereziaren adibidea da.

Webgune interesgarria:

“Zaletasun berdin batek bildu gaituen komunitate bat gara. Bideo jokoak ditugu gustuko eta horien inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak ditugu gustuko. Euskal jokalari taldea gara gu, Game Erauntsia.

Bideo jokoak gustuko dituzula? Zeren zain zaude! Hemen denetarik aurkituko duzu eta gainera euskaraz! Gozatu gure komunitatean parte hartuz eta animatzen bazara zuk ere zure txoko propioa izan dezakezu gure taldean! Zer animatzen?”