Ezkerreko ukabila ala eskumakoa altxatzeak, ez du esanahi berdina!

Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:07:48

entzunIñaki Egaña historialariak kontatu du keinu baten eta bestea egitearen arteko aldea zein den. Esanahia ez da berdina. “V” egitea nondik datorren ere kontatu du, ANV-EAE-ren keinu berezia, keinu faxistaren jatorri erromatarra, eta beste hainbat.

Santutxuko KRML, auzoa(k) biziberritzeko tresna

Hutsik daramazki azken bi urteak Bilboko Santutxu auzoko Karmelo ikastola izan zenak. Duela urte asko auzokideek eraikitako espazioa berreskuratu zuten 2015eko azaroaren 14an. Egun hartatik aurrera tokiaren erabilera zein funtzionamendua erabakitzeko prosezu parte hartzaile bat abiatu zuten hainbat herritarrek, Karmelo bera, auzoa zein Bilbo biziberritzeko helburuarekin.

Felix eta Oskar: ‘Kalean arrunta da lagunei ezpainetan musu ematea’

Hirigorrian / 2016-03-02 / 00:07:25

entzunPablo Iglesiasen eta Xavier Domenechen arteko musuak zeresana eman du, baina Felixentzat eta Oskarrentzat gauza arrunta da. “Kalean dabilenarentzat ez da hain gauza arraroa” esan dute. Ezpainetan musu emateak ez du derrigor sexu gogoa esan nahi.