Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak, minutu bateko bideoetan, hainbat gai landu ditu, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, eta tratamenduak.
Azken urteotan FIFAk Real Madrid, FC Bartzelona edota Atletico de Madrid futbol taldeak zigortu ditu adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziaren debekua errespetatu ez dutelako, hain zuzen ere, FIFAk
eginiko “Jokalarien estatutuari eta transferentziari buruzko
erregelamenduaren” 19. artikulua urratu dutelako adingabekoen
transferentziak gaitzesten dituena.
Egia da egoera batzuk salbuetsita
daudela: batetik, jokalarien gurasoek egoitza klub berriaren Estatura
aldatzen badute, beti ere, futbolarekin zerikusirik ez
duten arrazoiengatik; bestetik, transferentzia Europar Batasunaren edo
Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean egiten bada, beti ere,
jokalariak 16 eta 18 urte bitarteko adina badu.
Debekuak, besteak beste, lan eskubidea eta ez diskriminatua izateko eskubidea urratzen ditu, Espainiako Konstituzioak arautzen dituen oinarrizko eskubideak direnak (EK 35. eta 14. artikuluak), alegia.
Maitemintzen garenean, besteak beste, hormonak hasten dira dantzan gure gorputzean. Hasieran, estrogenoak (emakumezkoetan) eta testosterona (gizonezkoetan). Gerora, beste substantzia batzuez mozkortzen da gure gorputza: norepinefrina, serotonina, dopamina… Eta urteak eman ondoren bikotearekin, zer gertatzen ote da?
Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri fisikoa? Bideo honetan minutu eskas batean azalduta dago kontua. Hala ere, gehiago jakin nahi izanez gero, eskura duzu musikaren zientzia.
Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balio lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil orduan gure garuna lotan gaudenean?
Blai gazteon telebistan drogei buruz hiztektan aritu dira Jokin Segovia Ai Laket! elkarteko kidea, Aitor Aspuru “Drogas, capitalismo y movimientos radicales. Fragmentos para un discurso crítico en Euskal Herria” liburuaren egileetako bat eta Maider Gorritiberea herri mugimenduko kidea.