BIZILABE

Erreparatzeko:

  • Txandak: taldekide bakarrak hitz egiten du, beste biak, isilik: bat azalpena jarraitzen, bestea aditu gabe.
  • Gorputz jarrera: azalpena egin eta jarraitzen ari dena tente esperimentuaren atzean. Bestea, atzerago, eserita, bazter batera begira.
  • Tonua: adierazkorra
  • Begirada: solaskideari begiratzen dio azalpena eman bitartean.
  • Keinuak: adierazkorrak, diskurtsoarekin bat. Azalpena jarraitzen ez duenak mingaina atera, abanikoa erabili…

Euskarazko raparen bultzada, toki erdaldunetan

Maisha MC eta Endika Lahaine euskal raperoekin egon gara Barakaldon. Bi rapero hauen ustez, euskarazko rapak toki erdaldunetan jasotzen du bultzada handiena.

 

Erreparatzeko:

  • Keinuak: adierazkorrak.
  • Tonua: adierazkorra.
  • Gorputz jarrera: lasaia.

‘Passion for knowledge’, zientziaren irrika ereitea helburu

“Passion for knowledge” jaialdiaz aritu da Arantxa Urretabizkaia ETBko “Ahoz Aho” saioan.

Erreparatzeko:

  • Keinuak: erabilera egokia.
  • Begirada: solaskideek elkarri begiratzen diote.
  • Tonua: adierazkorra.
  • Txandak: errespetatu egiten dute elkar. Batez ere, Arantxa eta Ilaskik hitz egiten dute.