Zinea.eus webgunean Gaizka Arangureni egindako elkarrizketa.
Kategoriaren artxiboa: zinea.eus
Ganbara, euskarazko zineman zer dugu?
Euskarazko zinemaren datu-basea denon eskura interneten, ikusi aurkezpena eta gero sartu beraien webgunean.
Kepa Sojo: “Film labur bat euskaraz egitea erronka zen niretzat”
Kepa Sojo (Laudio, 1968) zinegilearen ‘Hileta’ film laburra Kimuak 2016 katalogorako hautatu dute aurten. Jarraitu irakurtzen
Juanjo Elordi (Somuga): “Animazioa, Euskal Herrian, freelancen mundua da”
Juanjo Elordi (Markina-Xemein, 1970) Somuga animazioa egiten duen ekoizpen-etxeko zuzendaria da. Jarraitu irakurtzen
“Larrotxene Gipuzkoan zinema hastapenak egin nahi dituztenentzat erreferentea da”.
Urteak daramatza Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatutako Larrotxene kultur etxeak bideo alorreko formakuntza eskaintzen. Jarraitu irakurtzen
Koldo Almandoz, zinegilea: “Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino”
Pasa den otsailean estrenatu zuen ‘Sîpo Phantasma’ (Untzi Phantasma) bere azken lana Rotterdameko jaialdian. Jarraitu irakurtzen
Ane Muñoz: “Zuzendariaren eta scriptaren arteko koplizitatea oso garrantzitsua da”
Ane Muñoz (Hondarribia, 1967) Kazetaritza eta Ikus-entzunezkoak ikasitakoa da Jarraitu irakurtzen
Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istorioa jakitera eman behar zen”
Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016ek bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘Ira26/2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.
Elkarrizketan kazetaria erabat ezkutuan dago galderak ezabatuta (edo batzuetan idatziz jarrita) eta Maiderren hitzak kateatuta agertzen zaizkigu.
“’Loreak’ filmari esker Hollywoodeko industriak gure kultura eta hizkuntzaren berri izan du”
Jose Maria Goenaga (Ordizia, 1976) eta Jon Garaño (Donostia, 1974) tandemaren ‘Loreak’ filmak euskal zinearen muga guztiak gainditu ditu. Jarraitu irakurtzen
Iraia Elias, aktorea: “Goya sarietarako hautagaitza ‘Amama’ filmari errekonozimendu bat da”
‘Zergatik hegoak?’ antzerkia ikusten ari zela, Asier Altuna zinegilearen arreta piztu zuen Iraia Elias (Zarautz, 1980) aktoreak. Amama bere film berrirako protagonista bila zebilen, eta aurrean ikusi zuenak bete-betean konplitzen zituen bere petsonaiaren ezaugarriak.
Elias antzerkigintzatik zetorren, eta sekula ez zuen planteatu ere egin zinean edota telebistan lan egitea. Hala ere, zinegilearen proposamena entzun eta Amamaren gidoia irakurri zuenean, berehala batu zen proiektura.“Asier Altuna bezalako zinegile batekin lan egiteari ezin nion ezetzik esan” aitortu digu.
Eliasen estreinaldia pantaila handian ezin zen hobea izan. ‘Amaia’ pertsonaiaren interpretazioak kritikaren laudorioak jaso ez ezik, larunbat honetan banatuko diren Goya sarietarako aktore berrien atalerako proposamena jaso du. Aurkari izango ditu egun horretan, Antonia Guzmán (A cambio de nada), Yordanka Ariosa (El Rey de La Habana) eta Lara Izagirre zuzendari bermeotarraren eskuetan jarri den Irene Escolar (Un otoño sin Berlín).