Ezagutzen “Gutuberrak” euskal webseriea

Gaztezulo / 2018-12-10 / 00: 02:09

Asteburuan Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie. Ez galdu lehen kapitulua!

EUSROCK jaialdiaren 2. edizioa

Elortzibarko II Eusrock maiatzaren 20an egingo da Noaingo Foru Plazan.

Noaingo Gau Eskolak gazte euskaltzaleentzat antolatutako jaialdia da. Honako hau da egitaraua: arratsaldeko 5etan, Berri Txarrak, Katez, Altxatu eta Hibakusha taldeko musikariekin solasaldia eta 7etatik aurrera kontzertua: Nafarroako Musika Eskoletako gazteak, Cesar Asiain, Josi Bala´rasa, Memo, Marianitoz Blai eta Kapri Taldea.

“Gu ere HARRERA FAMILIA gara”

 

ZUONDOAN

“Gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin.

Gai honi buruzko informazioa zabaldu eta gizarteratzeko asmoz egin dugu dokumental hau. Bertan familia desberdinen bizipenak eta gaiari buruzko duten ikuspuntua islatu nahi izan dugu.

Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago. Bideoak gurasoen, anai-arreben… eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu.”

Ekoizpena: Maite Elias, Itziar Elias, Esther Fernandez eta Mikel Yerobi
Irudia eta edizioa: Mikel Yerobi
Arte zuzendaritza: Maite Elias
Elkarrizketak: Itziar Elias
Komunikazioa: Esther Fernandez