“Nahiago dugu furgonetan bizi geure dirua alokairuan gastatzea baino”

Amarauna / 2021-04-25 / 00:10:19

audio_ikonoa

Furgonetan bizi da Iratxe Goikoetxea. Nomada da. Abuztuan bere lana eta gurasoen etxea utzi eta 6 metro karratuko etxe ibiltarian bizitzen hasi zen Déborah García bikotearekin batera.

Komuna lantoki du, lantokia egongela eta egongelako mahaia ohe. 6 metro karratuko furgoneta batean bizitzea zer den kontatu du Iratxe Goikoetxeak; baita nomada izatea zergatik erabaki zuen ere. Biarritzen topatu dute, hondartzan, berarekin batera abuztuan furgo-abentura abiatu zuen Déborah García bikotearekin batera. Biek ala biek nahiago dute furgonetan bizi diruarekin higiezinen merkatua elikatzea baino. Entzun zergatik.

Aita-semeak graffitigile

Faktoria / 2021-04-12 / 00:20:09

audio_ikonoa

Nextor Otaño 17 urteko pasaitarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.

Inori esan gabe eman zuen izena Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek Graffiti Battle txapelketan, ez baitzuen espero hain urrun iristea. Hainbat fase gainditu ostean, finalean Diego As galiziarrarekin lehiatu zen. Dena den, ezusteko tekniko batzuk zirela medio, txapelketaren antolatzaileek erabaki zuten bi finalisten artean banatzea saria.

Aitor Otaño aitarekin batera egiten ditu graffitiak Nextorrek. ‘Nex’ sinadurapean, askotariko marrazkiak egin dituzte. Artista estatubatuarren graffitiak egin izan dituzte, baina baita euskal kulturako erreferente batzuenak ere; besteak beste, Maialen Lujanbioren, Mikel Laboaren eta Berri Txarrak taldearen erretratuak egin izan dituzte. @nexgraff Instagram kontuan jartzen dituzte ikusgai egindako lanak.

Son Goku, euskara irakasle Unamuno BHIn

Unamuno Tube / 2020-03-05 / 00:20:47

Seve Atencia bikoiztaile eta Unamuno BHIko irakaslea elkarrizketatu dute ikastetxe bereko DBHko 1. mailako ikasleek. Harena zen Dragoi Bolan Son Gokuren ahotsa.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Kebasque: euskal kebaba kalitatezko osagaiekin

Faktoria / 2019-04-05 / 00:12:05

audio_ikonoa

Mugaritz jatetxean lanean aritu ostean, Eduardo Mejíak 180 graduko itzulia eman dio bere sukaldaritza ibilbideari: ‘kebaba’ zabaldu du Bilboko Iturribide kalean, baina, ez edonolakoa “bertako eta kalitateko osagaiak dituen kebaba da gurea”, dio Jon Casamayor bikote eta laguntzaileak jatetxeako sukaldean. Hori da Kebasque-aren oinarria. Entzun nola presta daitekeen.

“Emakumeak sortuak dira autoaren balazta pedalak eta keinukariak adibidez”

Faktoria / 2018-05-03 / 00:10:05

audio_ikonoaUxune Martinez Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren blogen sare sozialen kudeatzaileak “Mujeres con ciencia” blogaren nondik norakoak azaldu ditu.

“Drogak direla eta, gero eta gazteagoak ari dira psikiatrikoan ingresatzen”

Mezularia / 2017-11-11 / 00:13:49

audio_ikonoaUrtero 30 lagunek ingresatzen dute Arrasateko San Juan de Dios psikiatrikoan, eta ehuneko 40-k, drogen kontsumoaren ondorioz ingresatu behar izaten du. Gainera, gero eta gazteagoak dira.

 

Asier Fernandez Santos umorezko zentzia monologoen txapeldun

Hirigorrian / 2017-09-21/ 00:11:11

audio_ikonoaUmorezko zientzia monologoen txapelketa irabazi du Asier Fernandezek Euskalduna Jauregian. Gazteleraz egindako emankizuna euskarara ekarri, eta ‘Hiri Gorrian’ eskaini du.