Txistor beganoa. San Tomas egunerako alternatiba.

Hiri Gorrian / 2015-12-15 / 00:05:22

entzun800 txerri hil behar dira San Tomas egunean Donostian kontsumituko den txistor guztia ekoizteko. Beste aukera batzuk badirela erakutsi nahi dute talde animalistek. Txistor beganoa: sojaz, oloaz eta pimientaz egina, adibidez.

 

 

Olatz Alcelay: ”Famatu baten argazkiarekin datorrenari, ezetz esaten diot”

Faktoria / 2015-12-11/ 00:16:52

entzunGipuzkoako Policlinican zirujau plastikoa da Olatz Alcelay. Faktorian kontatu du “famatuen argazkiak hartuta” joaten zaizkiola sarri, eta halakoei ezetz esaten diela; hori lortzerik ez dagoela.

Ainara Santamaria: “Politikoki ere landu behar da maitasuna”

Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz egin digu.

Natxo Gonzalez: ”sekula ez dut ikusi halako olatu handirik”

Hiru Erregeen mahaia / 2015-12-12 / 00:12:26

entzunNatxo Gonzalez surflari bizkaitarrak olatu handien munduko zirkuituko txapelketan hartu zuen parte Jaws-en (Hawaii). Esperientzia itzela izan zen, munduko onenekin mundu mailan famatua den olatu izugarri honetan.

Muguruza: ”Komunitatearen indarrari esker berreraiki da New Orleans”

Faktoria / 2015-12-04 / 00:20:16

entzunFermin Muguruzak bere proiektu berriaren berri eman du Durangoko Azokatik. “Nola” izeneko dokumentala da eta New Orleansen grabatu du. Duela hamar urte Katrina urakanak utzitako ondorioak bildu ditu musikaz eta irudiaz lagunduta.

La Basu: ‘Rapa borroka-musika da; nire bizimodua’

Faktoria / 2015-12-10 / 00:20:06

entzunElena Caballero bilbotarra “La Basu” ezizenez da ezaguna rap munduan. “Aire es vida” diskoa aurkeztu du Faktorian. Emakume raperoez aritu dira, Bilbon antolatutako Bazter Fest jaialdiaz, eta datorren urtean diskoa euskaraz argitaratuko duela kontatu du.

“Mafiek mendian itzulia eman eta atzera leku berean uzten dituzte”

Faktoria / 2015-12-09 / 00:14:39

entzunEuropa iparraldera iritsi nahi duten errefuxiatuen egoeraren lekuko zuzena izan da Andoni Lubaki kazetaria Balkanetan. Mafiek errefuxiatuekin nola jokatzen duten azaldu du Faktorian.

 

Oier Lakuntza: ‘Gaitza izanagatik ere, bizitzan aurrera egin behar da’

Faktoria / 2015-12-09 / 00:20:49

entzun5 urte besterik ez zituela Wolfram sindromea diagnostikatu zioten. Gaitzak, besteak beste, itsu utzi du, eta entzumen arazoak eragin dizkio. Gaitzak ez dio galarazi Kimika ikasketak osatu eta ikerketan aritzea. “Bi aukera dauzkazu: etxean geratu ala kalera atera eta bizitzan aurrera egitea” . Berriki, Gazteen Balioaren saria jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik.