Yodog arraintxoa, abusoen kontrako ipuina

geuria.eus

‘Yodög arraintxoa’ abusuak pairatu, salatu eta indartuta agertzen den arrain baten istorioa da. Bi basauriarrek sortu dute gazteei eta nerabeei zuzendutako ipuina: Pepe Godoyk idatzi eta Jon Spinarok ilustratu. Doan eta libre deskargatzeko, inprimatzeko eta eskoletan erabiltzeko. Beheko esteka honetan jaitsi daiteke PDF formatuan ipuin osoa, lau hizkuntzatan: https://geuria.eus/wp-content/uploads/2024_01_18_yodog.pdf

Ahozko hizkuntza irakastea

Blogeko beste sarrera batean esan bezala, Ahozko hizkuntza irakastea interneteko gunean hainbat eredu dituzue eskura, baita horien lanketarako materiala ere. Haur eta Lehen hezkuntzakoak hemen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoak hemen.

Hainbat testu motaren adibideak dituzue deskribapen, azalpen, errezeta, ipuin edo jarraibide testua egin dituztelako txikienek eta azalpen, jarraibide eta argudio testuak handienek.