‘Barruak astintzen’

Sartu Goienako webgunean eta ikusi (eta nahi izanez gero, deskargatu) “Barruak astintzen” erreportajea.

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.

Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, Arizmendi-Almen Ikastolak eta Goienak elkarlanean egindako erreportajea da. Arabako Arespalditza herrian, lau egunez, elkarrekin bizi izaten egon diren ikasleak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak ditu protagonista; euren testigantzetan oinarritzen da lana. Agifesetik adierazi dutenez, “proiektuaren interesgarritasuna eta nola landuta dagoen” baloratu dute, saria erabakitzerako orduan.

Eta hik? Nola bizi dunk euskara? Kazetariak.

Naroa Iturri (Hamaika telebista), Mailen Goñi (Gaztezulo), Saioa Martija (ETB), Gari Garaialde (Argazkipress), Karlos Zurutuza (freelance), Gorka Bereziartua (Argia), Ainhoa Vitoria (Gaztea) eta Gorka Julio (freelance).

 

Nerabezaroa, errukia, terminologia…