‘Obabakoak’ antzezlanari buruz

Ahoz aho saioan Ilazki Serranok Obabakoak antzezlaneko bi aktorerekin hitz egin du obrari buruz, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorzarekin hain zuzen.

Iruzkinak:

Bideo luze samarra da baina lehen minutuetan ikus daitezke hainbat gauza:

  • Keinuak: diskurtsoarekin bat, adierazgarritasuna eta naturaltasuna.
  • Tonua: tonu monotonorik gabe, ideiak azpimarratu eta elkarrizketari zein azalpenari adierazkortasuna eman.
  • Begirada: elkarrizketa mantendu eta solaskidee entzun nahiz hitza emateko.
  • Txandak errespetatzea: bakoitzaren jarduna oztopatu gabe.

Sua ikuskizuna – Arbizu 1813-2013 (laburpena)

1813ko ekainaren 22an, Gasteiztik Frantzia aldera ihesi, Napoleonen tropek Arbizu herria suntsitu zuten. Sute erraldoi haren bigarren mendeurrena eta herriaren berpiztea gogoratzeko, 2013ko ekainaren 22an Arbizuko herria kalera atera zen, oroitzera eta ospatzera. Herri-ikuskizun haren laburpena da hau.