Drogei buruz solasean

Blai gazteon telebistan drogei buruz hiztektan aritu dira Jokin Segovia Ai Laket! elkarteko kidea, Aitor Aspuru “Drogas, capitalismo y movimientos radicales. Fragmentos para un discurso crítico en Euskal Herria” liburuaren egileetako bat eta Maider Gorritiberea herri mugimenduko kidea.

Iruzkinak:

Jarraitu irakurtzen

‘Gero eta ketamina adulteratuagoa saltzen da’

Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:27:57

entzunDrogak izan dituzte hizpide Ane Miren, Eneko eta Nahikari pisukideekin. Unai Pérez de San Román Ai Laket-eko kideak eman ditu gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak.

‘Barruak astintzen’

Sartu Goienako webgunean eta ikusi (eta nahi izanez gero, deskargatu) “Barruak astintzen” erreportajea.

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.

Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, Arizmendi-Almen Ikastolak eta Goienak elkarlanean egindako erreportajea da. Arabako Arespalditza herrian, lau egunez, elkarrekin bizi izaten egon diren ikasleak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak ditu protagonista; euren testigantzetan oinarritzen da lana. Agifesetik adierazi dutenez, “proiektuaren interesgarritasuna eta nola landuta dagoen” baloratu dute, saria erabakitzerako orduan.