Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016ek bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘Ira26/2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.
Elkarrizketan kazetaria erabat ezkutuan dago galderak ezabatuta (edo batzuetan idatziz jarrita) eta Maiderren hitzak kateatuta agertzen zaizkigu.