Bizi daiteke euskaraz
Erantzun
Lluis Llach abeslari kataluniarrak ‘Campanades a morts’ kantua konposatu zuen 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan Espainiako Polizia nazionalak bost langile hil zituenean. Bideo hau 2006an grabatu zuten, martxoaren 3an, Gasteizko Buesa Arenan, heriotza hauen 30. urteurren ekitaldian. Bertan Llachek arduradunen zigorgabetasunaren aurka egiten du.
Marta Elvira erreportaria gasteiztarra da, eta EAEko hiriburuaz gozatzeko xehetasunak eman dizkigu, bi gonbidatu bereziren laguntzarekin. Ikus ezazu erreportajea, eta joan zaitez Gasteizera!
Zer proposamen egingo zenuke zuk?