Euskelelea

Munduan barrena

Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.

Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.

Bularretik mintzora

Galtzagorri elkartean Bularretik Mintzora hizpide, entzule baten galderari erantzunez, Itziar Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide.

_______

Erreparatzekoak:

  • Keinuak: diskurtsoarekin bat egiten duten keinu adierazgarriak.
  • Begirada: hartzaileei begira, txandaren zain beherantz begira…
  • Gorputz jarrera: eserita, zutik.
  • Tonua: adierazkortasuna. Ideiak indartzeko…
  • Espazioaren erabilera: oholtzaren ertzean, behean, entzuleengandik hurbil. Mugimendua.
  • Txandak: bakoitzak berea esateko arazorik ez, txanda eskatu eta eman.