Natasha Vergara / 2020-03-17 / 00:05:21
Azken urteotan FIFAk Real Madrid, FC Bartzelona edota Atletico de Madrid futbol taldeak zigortu ditu adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziaren debekua errespetatu ez dutelako, hain zuzen ere, FIFAk eginiko “Jokalarien estatutuari eta transferentziari buruzko erregelamenduaren” 19. artikulua urratu dutelako adingabekoen transferentziak gaitzesten dituena.
Egia da egoera batzuk salbuetsita daudela: batetik, jokalarien gurasoek egoitza klub berriaren Estatura aldatzen badute, beti ere, futbolarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik; bestetik, transferentzia Europar Batasunaren edo Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean egiten bada, beti ere, jokalariak 16 eta 18 urte bitarteko adina badu.
Debekuak, besteak beste, lan eskubidea eta ez diskriminatua izateko eskubidea urratzen ditu, Espainiako Konstituzioak arautzen dituen oinarrizko eskubideak direnak (EK 35. eta 14. artikuluak), alegia.