Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro

Asier Sarasua / 2016-02-15 / 370 hitz

Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (Phoebastria immutabilis) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako Papahānaumokuākea naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko . Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.

Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (Phoebastria immutabilis) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako Papahānaumokuākea naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko (irudian). Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.

Wisdom albatrosaren ibilerak eta datuak

Laysan albatrosa (Phoebastria immutabilis) Ipar Pazifikoan bizi den itsas hegazti handi bat da (albatrosen artean txikienetarikoa, hala ere). Urtean zehar hegaldi luzeak egiten dituzte ozeanoetan barrena, baina kumaldia iristen denean, Hawaiiko ipar mendebaldeko uharteetan biltzen dira gehientsuenak; 2,5 milioi albatros elkartzen dira urtero Midway Atoll National Wildlife Refuge parkean (munduko populazio osoaren %98 inguru). Txito bakarra izaten dute kumaldiko.

Laysan albatrosak, hegazti handi asko bezala, monogamoak dira, eta bizi guztirako izaten dute bikote berbera. Wisdomen kasuan, hain zaharra izanik, badirudi gutxienez 2-3 bikote ezberdin izan dituela bizitzan zehar. Oraingoak Goo du izena, eta bikoteak otsaila hasieran izan duen txito jaioberriak Kūkini. Ikerlariek estimatzen dutenaren arabera, Wisdomen 35-40. kumea izan daiteke.

Wisdomek harrituta dauzka ikerlariak. Izan ere, bere espezieko hegazti gehienek 30-35 urteko bizi iraupena izaten dute. Gainera, orain arte uste zen, bizi iraupen handiko hegazti emeak antzu bihurtzen zirela adin batetik aurrera (gizakiaren kasuan bezala). Usteak erdia ustel, gutxienez Wisdomen kasuan.

Orain gutxira arte, beste albatros batek zeukan adin marka handiena, Diomedea sanfordi espezieko beste albatros eme batek. Grandma izena jarri zioten eta 61 urtera arte ikusi zuten bizirik Zeelanda Berrian.

Parke Naturaleko ikerlarien kalkuluen arabera, bere bizitzan zehar 4,5 milioi kilometro inguru egin ditu hegan Wisdomek, Pazifikoko uretan barrena; lurretik ilargira bospasei joan-etorri egiteko lain.

Wisdomi azken urteotan egin zaion jarraipenaren berri, Midway Atoll parkeko webgunean eta albiste honetan.

http://assets.nationalgeographic.com/modules-video/assets/ngsEmbeddedVideo.html?guid=00000152-cd51-de97-ad5b-fdddbdd70000

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.