Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak

Anne Ponte Lejarreta / 2017-04-02 / 560 hitz

“Tribu Urbanoak” ohitura, gustu, zaletasun… berdinak dituzten pertsona gazteen subkulturak dira. Hitz hau famatua egin zenetik, nerabeak sailkatzeko hainbat eta hainbat talde sortzen joan dira.

XX. mendearen erdialdetik aurrera, jende gazteak osatutako multzoak agertzen joan ziren herrialde garatuetan aurrerapen teknologikoa eta sentitzen hasia zen askatasunari esker. Nerabeek identitate eta ideia propioak izan nahi zituzten, orduko gizartearen arauei aurre egiteko.

Tribu gehienak 1980ko eta 1990ko hamarkadetan sortu ziren. Izan ere, iturri batzuen arabera “Tribu Urbano” terminoa Michel Maffesolik soziologoak asmatu zuen 1988n (Le temps des tribus). Horietako batzuk: Punkak, Rockeroak, Raperoak, Heavieak, Gotikoak… izan ziren.

Hala ere, XXI. mendea hastean, subkultura hauen gainbehera etorri zen. Aurreko urteotan gazteen arteko biolentzia nahiko hazi zen eta nahiz eta errua gizarte-egoerarena izan, tribu urbanoek ondorio negatiboak pairatu zituzten. Gero eta jende gehiago tribuak eta kale-biolentzia elkar erlazionatzen eta besteak haien janzkeragatik aurretik juzgatzen hasi zen. Hor hasi zen arazoa.

Gaur egun, gero eta Tribu barregarriago eta zentzugabeagoak sortzen dira. Ondorioz, nerabe askoren nortasuna azken moden menpean dago, gehienetan desberdin ez sentitzeko. Gainera, antza denez “Tribu Urbano”en kideek haien nortasun eta itxurarekiko oinarrizko ezaugarri batzuk dituzte. Hortaz, edonor “pare bat triburen parte” izan liteke. Googlen estekak klikatuz txorakeria iraingarri mordo irakurtzeko aukera izango duzue. Aurkitutako zenbait adibide:

“Emoak”

Mutilak beltzez janzten ohi dira eta neskak arrosaz. Haien orrazkerak begi bat estaltzen die, batzuetan biak, haien identitatea ezkutatzeko asmoz. Entzuten duten musika maitasunean, amorruan eta desilusioan oinarritzen da. Gehienetan depresioa pairatzen duten pertsonak dira. Honek harreman sexualak laster izatera bultzatzen die eta ETSak izan ditzakete. (Ze zentsua du horrek?)

Entzuten dituzten musika talde batzuk dira: Panda, Alesana, Tokyo Hotel, 30 Seconds to Marts, Fall Out Boy, Panic at the Disco… Janzteko orduan, Vans zapatilak, izerdiko jertseak, marrazki femeninoak dauzkaten kamiseta estuak, pantaloi beltzak eta estuak, piercingak espainetan… daramatzate. (Beraz, edonork jantzi ditzakeen arropak.)

Bestalde, antza denez, ohitura bat da Emoen artean haien buruei mina ematea beste norbaitek mindu dielako.

“Rockeroak”

Indibidualistak, tradizionalistak eta errebeldeak dira. Haien sentimeduak indarkeria, heriotza eta amorruaren bidez helarazten dituzte. Garagardoa edaten ohi dute tabernetan. Janzkerari dagokionez, mutilek kamiseta beltzak eta larruzko jakak daramatzate. Neskek larruzko gonak edo praka estuak eta ilea tindatuta daramate. Askok baketsuak dirudite gogaitzen dieten arte.

Rockero gehienak haien gustuko musika talde batean jotzen dute. Gauean kalean parrandan egotea edo tabernetan edatea gustuko. (Benetan, hau negar egitekoa da…)

“Raperoak”

Behe-mailako pertsonak dira. Biolentoak dira. Raperoen abestiek bizitza maila pobrea, drogak, kaleko bandak, materialismoa eta armei buruz hitz egiten dute.

Hasieran, Raperoek arropa oso handia eta lasaiegia erosten zuten hotzetik hobeto babesteko. Geroago, arropa horiek haien anai txikiei edo umeei ematen zieten. Hauei, are txikiago geratzen zitzaien arropa hori, baina pobreak zirenez erabili behar zuten. Geroago, moda bihurtu zen joera hau. Bestalde, osagarri metalikoak eta bonetak eraman ohi dituzte. Erabiltzen dituzten marka batzuk: Boy London, Givenchy, Jeremy Scott, Snapback…

Raperoek aerosolak erabiltzen dituzte idazteko. Beti errimak bilatzen ari dira. Normalean eskuekin mugimenduak egiten dituzte abestean.

“Reggaetoneroak”

Matxistak dira eta emakumeak iraintzen dituzte, entzuten dituzten abestiak bezala. Reggaetona hip-hop eta reggaetik datorren musika bat denez, raperoen antzera janzten dira: arropa handia, gorrak, metalezko osagarriak, eskumuturreko handiak, Nike edo Jordan zapatilak…

Gehienak zakarrak eta problematikoak dira. Raperoak bezala, kaleko banda baten parte dira.

Adibide hauekin zera adierazi nahi dut: gaur egungo gizarteak besteei buruzko aurre-suposizio okerrak egiten dituela askotan. Ez genuke norbait ezagutu baino lehenago juzkatu behar. Izan ere, ondo hausnartzen badugu konturatuko gara zenbat jende ezagutzea ukatu dugun aurreiritzi ergel hauengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.