Interneten eragina kaleko dendetan

Raul Nuñez Gastón / 2017-08-22 / 452 hitz

Oraingoan, hirietako kaleetan Internet-ek daukan eragina izango dugu eztabaidagai. Fenomeno teknologiko hau hainbat alorretara hedatu daiteke; esate baterako, kontsumitzaileen erosteko era eta ohitura denda txikietan zein supermerkatu handieei suertatu lekiekeen inpaktua. Jarraian, Interneten eragin konkretuak xehetasun osoz adieraziko ditut.

Hala supermerkatu/kate handiek nola denda txikiek onurak zein kalteak izan badituzte faktore ugarik lagunduta. Kontsumitzaileek, erosketak egiteko kate handiak aukeratzen dituzte gero eta gehiago zerbitzu guztiak batera baitaude bertan. Denda txikiek, ordea, ez dituzte mota anitzeko produktuak eskaintzen (arraindegiak eta harategiak kasu). Aitzitik, denda mota hauetan dendariarengan jasotzen den tratua askoz pertsonalagoa da arreta ematen dizun pertsona askotan jabea bera delako (edo jabea ez baldin bada ere, jabearekiko harremana estuagoa delako). Kate handietan, berriz, bezeroek duten saltzailearekiko tratua ez da denda txikiekiko bezain gertukoa (agian denda txikia izan daiteke, baina kate handi baten menpe dagoena, janari-azkarreko hainbat frankizia-negozioak, esaterako).

Bestalde, Internet-en bitartez erostea merkeago suertatzen zaigu eta behin erosita denbora motzean heltzen da gure etxeetara. Hala eta guztiz ere, Internet-en erosteak kalteak ere ekar ditzake. Dendan ez bezala, Internet-en ez dago aukerarik produktuak ikutzeko edo dastatzeko; hau da, hobeto letorkiguke kontsumitzaileoi produktuak dendan probatzea zer gustatzen zaigun jakin dezagun. Gainera, dendan stock-a eta garbitasunaren itxura agerikoa da baita apaintze lana ere. Internet-en, ostera, ez da posible horrelako irudirik ikustea, funtzionamendu birtuala baitu. Oro har, Internet-en bidez erosten diren produktuak hirietako kanpoaldeko biltegietatik datoz bezeroaren bizilekura iritsi arte.

Bestalde, dendek eta supermerkatuek gastu handiak dauzkate. Erabiltzen den espazioaren alokairua, ordaindu beharreko lizentzia, pertsonala izatea (eta haiek soldata jasotzea) eta zergak ordaintzea, besteak beste. Internet-en, aldiz, ez dago zertan hirian bertan lokaletik eratorritako gastuak ordaindu, esaterako.

Baina, Internet-en benetako inpaktua supermerkatu handietan zein denda txikietan nabarmentzen da. Bezero franko dendan produktua ezagutu eta behin datuak jasota (modeloa, tamaina…) Internet-era jotzen du produktu bera eskuratzeko. Adibidez, jantzidenda batean kirol-zapatilak 80€-tan topa ditzakezu, baina, Internet-en arakatuz gero, 40€-tan topa zenitzake. Ondorioz, dendak zerbitzua eskaintzen dizu, baina, etekin ekonomikoa Internet-eko denda birtualak bereganatzen ditu. Zilegi al da hau? Legezkoa bai, bederen, baina, bidezkoa?

Badira kexu direnak dendetako prezio altuegiak eta gehiegizkoak direla. Ez dira ohartzen, ordea, jaso duten zerbitzuak duen balioaz. Egoera hau hain da larria, ezen denda batzuek euro bat kobratzea planteatu dute lokalera sartu ahal izateko. Hori bai, euro hori bueltatuko lukete erosketa bat gauzatuz gero. Kontua da horrelako neurriak ezin dituela denda batek modu independentean hartu, baizik eta denda guztiek bat eginez (merkatal zentru batek osotasunean edo hiri barruan dauden denda multzoak). Denda batek modu independentean sartzeagatik kobratuz gero, bezero pila galduko luke.

Internet-en auzia behin jorratuta, gogoeta garrantzitsua proposatzen dut. Nolako etorkizuna izango dugu? Baliteke gero eta lokal gutxiago egotea? Erantzunen bat eman beharko bagenu, duda-mudatan egongo ginateke zer erantzun, ez baitago egia unibertsalik galdera hauetarako. Horrenbestez, denda txikiei etorkizuna oraindik ezezaguna gerta dakieke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.