Antartikan Pinguinoen kantitaea %77 murriztu da

Jaione Dagdrommer / 2020-02-19 / 156 hitz

Greenpeace erakundeak eman du datu kezkagarri hau. Ohartu dira pinguinoen kolonia bakoitza izugarri murriztu dela Elephant deitutako irlan.

1971. urteko ikerketatik irla horretako pinguinoen kantitatea %60 jaitsi da. Honek esan nahi du Ozeano Antartikoaren ekosistema drastikoki aldatu dela orain dela 50 urtetik hona eta honek eragina duela pinguinoengan eta elikadura katean oro har. Faktore asko izan daitezke egoera honetara ekarri gaituztenak, baina adituek diotenez klima-aldaketa da erantzule nagusia.

Stony Brook zientzialariak Low irlako pinguino espezie arraro bateko koloniak ere aztertu zituen eta horretan ere murrizketak nabaritu dira. Hori dela eta, premiazkoak dira itsas santutegiak sortzea, ez soilik Antartikan, baita planetako ozeano guztietan ere. Horrelako lekuetan, giza jardueretatik at, errekuperatzeko aukera izango dute klima aldaketa azkarrari egokitzeko aukera izanez.

Antartikako irudi hauek erakusten dute nola eragiten dieten tenperatura altuek pinguinoei
Tenperaturak igotzen doazen heinean izotzak euri eta lokatzari uzten die tokia eta pinguinoek euren isolamendua galtzen dute. Kume batzuk bero mantentzeko lanetan ari dira euren lumak lokatzez beteta dituztela, dardarka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.