Lego-k 400 milioi dolar inbertituko ditu zero plastiko politika bultzatzeko

Jaione Dagdrommer / 2020-09-24 / 193 hitz

Jostailu ekoizle ezagunak bere bloke famatuen materiala aldatu nahi du.

Lego jostailu ekoizleak jakitera eman duenez 400 milioi dolar inbertituko ditu datozen hiru urteetan bere bloke koloretsuak material jasangarriekin ekoizteko, plastikoa alde batera utziz. Helburua, 2025. urterako sortzen dituen hondakinak desagertzea, uraren kontsumoa %10era jaistea eta paperezko poltsak txertatzea. Hala adierazi du talde Daniarreko presidenteorde den Tim Brooks-ek. 

Inbertsio honekin 2022rako Lego karbono igorpenetan neutral bilakatuko litzateke ekoizpenari dagokionez, eta gainera gradualki erabilera bakarreko plastikoa ezabatuko luke 2025. urterako, eta noski, aipatutako adreiluen materialak jasangarri bilakatu hamarkada bukaerarako. 

Lego-rentzat alternatiba bat bilatzea ez da erraza izan ordea. Azken bost urteetan, taldeko 150 ingeniari eta zientzialari material birziklatu ezberdinak probatzen aritu da. Zaila da material ezberdinekin adreiluek kolore, distira eta soinu berbera edukitzea. 

2015ean Lego-k 150 milioi dolarreko inbertsioa egin zuen material jasangarriak aurkitzeko. Egungo 400 milioi dolarreko inbertsioaren gehiena produktu eta kaxentzat material jasangarria bilatzen erabiliko da. 

Egun Lego-k 90.000 tona plastiko erabiltzen ditu bere produktuetan urtero, baina 2018tik horren gogorrak ez diren bere produktuetako zatiak (landareak, zuhaitzak) biopolietilenoz egiten ditu, etanoletik ateratzen den plastiko batez, zein azukre kanaberetatik ateratzen den. Material horrek bloke gogorretan ez du horren ongi funtzionatzen ordea, zeintzuk oraindik olioa oinarri duen plastikoaren bidez egiten dituzten. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude