Musulmanentzako birjinitate ziurtagiriak debekatutko ditu Frantziak

Jaione Dagdrommer / 2020-09-25 / 190 hitz

Birjinitate ziurtagiriak debekatu egingo dira Frantzian, eta hauek igortzen jarraitzen duten medikuak zigortuak izango dira.

Udazken honetan tramitatuko da legea parlamentuan. Gainera, honetaz gain, errazagoa izango da Frantziako Errepublikako “printzipioak” urratzen dituzten kultu lekuak eta webguneak istea. Kontrol mekanismoak ere gogortuko dira eta poligamia praktikatzen dutenentzat zigorrak ezarriko dira.

Alta, birjinitate ziurtagiriak ez dira oso ohikoak egungo Frantzian, baina eskariak egon badaude eta baita hori egiteko ados agertzen diren medikuak ere. Alabaina, sektore profesionala aspalditik agertu da praktika hauen aurka. Normalean ezkontzera doazen emakume gazteak izan ohi dira. Mesfidantzak uxatzeko senargaiaren familiak batzuetan emakumearen birjintasuna ziurtatzen duen ginekologo batek sinatutako ziurtagiria exijitzen dute. 

Gobernu Frantsesak eta Osasunaren Mundu Erakundeak birjinitate test hauek emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen dituztela diote. Hala ere, ez dago honen inguruko erabateko adostasunik. 

Ghada Hatem ginekologoak eta Saint Denis-eko Emakumeen Etxea elkartearen sortzaileak, non bertan tratu txarrak jasan dituzten emakumeak jasotzen dituzten, dio ziurtagirik hauek errepresalien beldur diren emakumeei lagundu diezaieketela. Izan ere, errepresalia horiek emakumearen heriotza ekar dezakete. Hatem-ek onartu du askotan emakume hauek ez direla birjinak, baina berak ziurtagirian badirela ipintzen duela. Izan ere, aipatzen du himena konpontzeko kontsultak ohikoagoak direla, birjintasun ziurtagiria eskuratzekoak baino. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.