Amaitu da Photoshopa Getty Imagesen

Gaztezulo / 2017-10-20 / 100 hitz

Munduko irudi banku handienak modeloak digitalki moldatzeari utzi dio; hemendik aurrera, zimurrak, mitxelinak eta inperfekzioak ongi etorriak izango dira.

Getty Images, munduko irudi banku handienak, modeloetan Photoshop erabiltzea debekatu dio. Urriaren 1ean hartu zuten erabakia… Frantziako Osasun Publikoaren Kodean atxikitako lege berriarekin bat eginez. Hain zuzen, argazki agentziak araudiĀ berria onartu du, eta aurrerantzean, giza gorputz errealak eta moldatu gabeak irudikatzeko konpromisoa hartu du.

Agentziako arduradunen esanetan, kontziente dira beren irudiek gizartean duten eraginean, eta eragin hori positiboa izan dadila nahi dute. Estereotipoen aurka borrokatuz, tolerantzia babestuz eta gutxitan azaleratzen diren komunitateei ahotsa emanez, gizartearen aniztasuna erretratatzeko ardura besarkatu dute. Zorionak!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.