Kamishibai berriak EIBZn

Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!