Irudi biltegiak oinarrizko hiztegia, eguneroko errutinak, ahozko elkarrizketak eta hizkuntza-jolasak sustatzea du helburu. Hiru tamaina desberdinetan eskuratu ahal izango dituzue, koloretan, gelan nahi eran erabiltzeko. Belatz marrazkilariak egin ditu marrazkiak eta gaika taldekatuta daude (eguraldia, emozioak, eguneroko ekintzak, kirolak, jakiak, animaliak, eta abar).
Ikasleen gaitasunak
“A eredua Nafarroan” bloga berritua
EIBZ · ·
Adi-adi, HH eta LHko ikasleentzako entzungaiak eskura
EIBZ · ·
Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak eta EIBZk Adi-adi izeneko sei entzungai sortu dituzte, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat. Zazpi eta hamar minutu arteko saioak dira, hiztegia eta adi entzuteko ohitura lantzeko eta elkarrekin ongi pasatzeko. Musika, animaliak, eguraldia, kirola, etxean eta garraiobideak dira aukeratutako gaiak. Entzungaiak (MP3 formatuan) eta gidoiak (PDF formatuan) webgune honetako Baliabideak atalean dituzue eskuragarri (Baliabideak>Entzumena>ADI-ADI entzungaiak (HH-LH)).
DBHko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku hartzea
EIBZ · ·
Argitaratu berri da EIBZk, Euskara Atalak, NUPek eta Berriozarko Udalak elkarlanean egindako ikerketa eta esku hartzea.
Eskuratu hemen.
Ahozkoaren ebaluazioa DBH eta Batxilergoan
EIBZ · ·
Duela urte batzuk hasi ginen Ahozko hizkuntza eskolan irakasteko bidea egiten eta hori landu nahi duten irakasleei baliabide, bide eta praktika egokiak irakasten eta horiek aztertzen. Hori guztia webgune batean publiko partekatzea beharrezkoa ez eze komenigarria zela ikusi genuen hasi ginenean, eta halaxe egin dugu. Irakaskuntza berritzeko eta garai berrietara egokitzeko ezinbestekoak direlako, gure ustez, horrelako materialak irakasleon eskura jartzea.
Webgunerako irakasleen ahozkoa lantzeko moduak aztertu genituen, ahozkoaren oinarri teorikoak jaso genituen, gure ikasleen egoera soziolinguistikoa kontuan hartu genuen, prestakuntza bideak aztertu genituen eta ahozkoaren lanketa eta horren ebaluazioa Euskara arloaren curriculumarekin lotu genuen. Irakasleen prestakuntzaren altzoan sortu diren ahozko praktika egokiak inplementatu eta partekatu ditugu.
Bide horretan aurrera eginez, ebaluazioaren atala, besteak beste, osatzen joan gara eta une honetan, prest dugunez, DBH eta Batxilergoko 1. mailako ebaluazioa partekatu dugu. Ebaluazioaren atal batzuk berdinak dira etapa osorako, esate baterako: zer dioen curriculumak, zer dioen Porfolioak, zeintzuk diren ahozkoaren adierazleak, zer den kontrol zerrenda, eta zer testu mota landu behar den maila bakoitzean curriculumaren arabera. Bestalde, maila bakoitzari dagokion dokumentu berezitua duzue, maila horretako helburu orokorrak, curriculumeko estandarrak zein ebaluazio adierazleak kontuan hartzen dituena. Curriculuma aztertu eta ahozko hizkuntzari dagokionez irakasleak landu beharrekoa eta horretarako egin dezakeena biltzen ditu.
Esperientzia honetan ezinbesteko bidelagunak dira prestakuntzan aritu diren irakasle zein ikasleak. Aipatzekoa da bide honetan Altsasuko Institutua egiten ari den ibilbidea, urtero lantzen dutelako haien ikasleekin ahozkoa modu sistematiko eta planifikatuan.
Izan ere, ahozkoaren lanketa edo irakaskuntza programazioetan jaso eta urtero landu behar da eta horretarako ezinbestekoa da sistematizatzea eta planifikatzea. Jakina, lanaren zati hau ikastetxe eta irakasleen esku dago, irakasleak planifikatzen duelako gelan landuko duena eta etapan zehar berriro hartu eta sakondu beharko direlako gai batzuk. Gu irakasleak nola egin dezakeen erakusten eta adibideak eskaintzen saiatu gara. Ahozkoaren lanketa honetan curriculumarekin bat egiten dugula ere erakutsi dugu.