Kaixo mundua!

EIBZ-ren blog-en komunitatea-ra ongi etorri!

Blog honen helburua irakasleei euskarazko ikus-entzunezkoak eskura jartzea da. Hori dela eta, sarean dauden bideoak irizpide ezberdinen arabera sailkatu ditugu behar dugun hori errazago aurkitzeko.

Gai baten inguruko iritzia eman, jarraibide testu bat egin, eztabaida baten eredua ikusi, euskalkien ezaugarriak aztertu edo besterik gabe, entzundakoa ulertu. Hainbat helburu izan ditzake entzumen ariketa batek. Ea sailkapen hauek baliagarriak diren.

Sailkapenak:

  • Gaia.Bideoak eta entzungaiak zeri buruzkoak diren jakiteko sailkapena egin dugu. Kontuan izan behar da, oso ale laburrak direla hemen bildutako gehienak eta batzuetan gaiak aipatu eta zertzeladaren bat baino ez dutela ematen.
  • Hizlaria. Garrantzitsua iruditu zaigu ikasleek egindako lanak haiek eginak direla markatzea, batetik, klasean eredutzat edo hobetu beharreko adibidetzat erabil daitezkeelako, eta bestetik, oro har, hizkuntza maila ere desberdina izaten delako. Beraz, hitz egiten duena ikaslea ala beste norbait den adierazi dugu.
  • Hizkera. Hasieran euskalkiak sailkatzeko asmoa genuen, baina berehala ohartu ginen euskalkiez gain, hitanoa edota euskaƱol moduko hizkera ere markatu beharra genuela.
  • Testu mota. Narrazio, deskripzio, argudio, azalpen, instrukzio eta testu literarioen sailkapena baino hobea iruditu zaigu testu-moten araberakoa egitea, zuzenean bila gabiltzan hori aurkitzeko.
  • Zailtasuna. Ez da erraza ikus-entzunezko batzuen zailtasuna zehaztea, hainbat faktorek alda dezakete eta: gaiak, hizlariak, hizkerak, hartzailearen mailak… Beraz, oinarrizko sailkapena egin dugu, alde batetik, A eredurako bideoak eta bestetik, D eredurakoak jarriz. Hala ere, kontuan izan A eredurako proposatutakoak D ereduan erabil daitezkeela eta seguru asko galbahea ez da beti zuzena izango eta D ereduko batzuk ere A ereduko maila jasoetan ere bai.
  • Euskarria. Bildu ditugun ale gehienak bideoak diren arren, entzungaiak ere jaso ditugu. Blogean bildutakoa entzungaia edo bideoa den zehaztu dugu, entzungaiak baino bilatzen ez dituenak ez dezan bideo artean arrantzan ibili beharrik izan.

Iraupena ere zehaztu dugu ikus-entzunezko bakoitzaren sarreran, lehen begiratuan ideia bat izan dezagun.

Azkenik, ohartu “youtuben” etiketa jarri diegula bideo batzuei, nahi izatekotan deskargatu eta klasean internetik gabe ikusteko aukera dagoela jakinarazteko.

 

Sailkapenez gain, interesgarriak izan daitezkeen webguneen loturak ere jarri ditugu blogaren eskuineko zutabean:

  • Irratiak
  • Telebistak
  • Literatura entzungai dutenak
  • Euskalkiak lantzeko balio dutenak
  • Lehiaketak
  • Film laburrak (on line)
  • Film luzeak (on line)
  • Bestelako baliabideak: IKASBIL eta AHOZKO HIZKUNTZA IRAKASTEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.