Agate Deuna eta inauteriak

Gure tradizioak ezagutzeko parada. Agate Deuna, Apolonia edo inauteriak hizpide ETBko Ahoz aho saioan.

Iruzkinak:

  • Begirada: solaskideek elkarri begiratu diote.
  • Keinuak: keinuen bitartez esandakoa indartu eta diskurtso adierazkorragoa egin du.
  • Tonua: tonu egokia erabili du, ez altuegi ez baxuegi, eta zerbait indartu nahi izan duenean markatu egin du (kanpaiak, makilak…).
  • Ahoskera: argi hitz egiten dute, ongi ahoskatuta.
  • Irudiak: azalpenarekin bat datozen margolanak erabili dituzte.
  • Erregistroa: hartzaileentzat hurbilekoa izango den azalpena emateko solasaldia dugu. Hori dela eta, alde batetik, euskara batua erabiltzen dute baina bestetik,  umorea, kontu pertsonalak, disgresioak eta esapide/hiztegi informala erabiltzen dituzte (moskeatu, fitxak sartu…).
  • Gorputz jarrera: eroso eserita, gorputza erlaxatuta.
  • Diskurtsoa: gaiari eta hariari heldu dio (atzera joango gara, lehenengo aipatu behar dena da…)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.