Haizea-“Petricor”

Gaztezulo / 2020-09-09 / 00:02:52

Arabako rapa bizi-bizirik da. Hala erakusten digu Haizea gasteiztarraren Petricor abestiak. Errekaleorren grabatutako bideoklipak lagundurik barneko ezinegonen eta garai ezegonkor hauen inguruko hausnarketak jaurtitzen ditu ahoan bilorik gabe.

Nola demontre funtzionatzen dute edalontzi musikalek?

Zientzia kaiera / 2019-05-06 / 00:01:25

Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri fisikoa? Bideo honetan minutu eskas batean azalduta dago kontua. Hala ere, gehiago jakin nahi izanez gero, eskura duzu musikaren zientzia.

Ezagutzen “Gutuberrak” euskal webseriea

Gaztezulo / 2018-12-10 / 00: 02:09

Asteburuan Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie. Ez galdu lehen kapitulua!

Homerok K.A. 1184ko apirilaren 24an kokatu zuen Troiako Zaldiaren pasadizoa

Faktoria / 2018-04-24 / 00: 02:59

audio_ikonoaKristo aurreko zortzigarren mendean Homerok ‘Odisea’ liburuan kontatu zuen aurrenekoz Troiako zaldiaren pasartea, eta apirilaren 24 batean kokatu zuen, K.A. 1184. urtean.