Bolbora, Munduari bira!!

Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. ‘Bizi Zioa’ taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator. Horietako bat: Munduari bira!!

Haizea-“Petricor”

Gaztezulo / 2020-09-09 / 00:02:52

Arabako rapa bizi-bizirik da. Hala erakusten digu Haizea gasteiztarraren Petricor abestiak. Errekaleorren grabatutako bideoklipak lagundurik barneko ezinegonen eta garai ezegonkor hauen inguruko hausnarketak jaurtitzen ditu ahoan bilorik gabe.

Nola demontre funtzionatzen dute edalontzi musikalek?

Zientzia kaiera / 2019-05-06 / 00:01:25

Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri fisikoa? Bideo honetan minutu eskas batean azalduta dago kontua. Hala ere, gehiago jakin nahi izanez gero, eskura duzu musikaren zientzia.